Abenduak 3. Euskararen Eguna.
Euskararen Eguna dela eta ikasle ohiak izan ditugu ikastetxean, kirol munduan dabiltzanak denak: Aitor Elordi eta Gorka Otaduy pilotariak, Amaia Araistegi palaria, Haizea Lonba futbolaria eta Jon Gisasola harri-jasotzailea. Mahai-inguru interesgarria izan da; guretzat, euren irakasle izan garenontzat, pozgarria delako aurrera doazela ikustea eta guri bisita egiteko prest daudela. Ikasleentzat ere mezu ederrak izan dituzte: ez kikiltzeko, gustukoa dutena egiteko beti dagoela tartea, eta ezin bada ere ez dela ezer pasatzen. Ikasteko ohituren gainean ere izan dute aholkuren bat edo beste. Eta argi utzi dutena izan da, kirolak berebiziko garrantzia izan duela harremanak euskaraz finkatzeko orduan.
2.Bko Maniki Erronka/Mannequin Challenge
1 DBH. Morgan (2016-2017)
Azaroak 25. Genero Indarkeriaren Aurkako Eguna
Zorionak Eukene, Maria, Maia, Asier, Maria, Naroa eta Zuriñe.
Urriak 26. Mobilizazio eguna.
DBH ondoren, zer?