DBH1-EKO KURTSO BUKAERAKO IRTEERA. DEBA

Ekainak 20, osteguna, kursoko azken aurreko egunean, DBH 1.mailako ikasleak txangoan joan ziren Debara. Nahiz eta eguzkia ez ikusi, bainu ederra hartzeko aukera izan zuten. 

 


ZUMAIA- FLYSCH - DBH4

DBH4ko Biologia/Geologiako ikasleak eta Dibertsifikazioko ikasleak, Flysch-a bisitatu zuten Ekainaren 18an.

 

 


TEKNOLOGIAN EGINDAKO PROIEKTUA - DBH4

Teknologia ikasgaian egindako proiektuaren aurkezpen bideoa daukazue behean ikusgai.

 


ANDERE GARABIETA ORIBE

Ekainak 7,ostirala, Andere Garabieta Oriberen bisita izan genuen eskolan. Andere "20 Especies de Abejas" filmeko aktorea da batik bat.

DBH4ko ikasleak, Komunitateko proiektuak ikasgaian, filmea ikusi eta landu zuten.

 


TEKNOLOGIA IKASGAIA - DBH4 

Teknologia ikasgaiko ikasleak, Berrizko Iriondo enpresara irteera bat egin zuten ekainaren 5ean. Enpresaren funtzionamendua ezagutu eta fabrikazio prozesua ezberdinak gertutik ikusteko aukera izan zuten. 


 

GAZTELANIA MINTEGIA

2023-2024 kurtsoan zehaz, gaztelera mintegitik lan desberdinak egin dituzte. Horietako batzuk ikusi ditzakezue beheko bideoan.


BERRIZTIK MUNDURA

Ohitura denez, aurten ere laugarren mailako erlijioko ikasleek Berrizko Mesedeetakoen Margarita María Museo bisitatu dute. Bertan,  Lola Gelo mesedetarrak gidatuta komentuaren historia (1540. urtean hasita) ikasi dute, batez ere Margaritaren kemenari esker klausurako komentu izatetik institutu misiolari izatera igaro zen unea (1930ean). Amaitzeko, munduko tokiak ikusi genituen (bere proiektuekin), non Berrizen izena presente dagoen Mesedetakoen misioei esker, Japonia, Filipinas, Ertamerika, Afrika, besteak beste.

 


MATEMATIKA. π KALKULATZEN.

DHB-ko 1.mailakoen matematikako Hedatze saioan, institutuko patiora irten eta kantxetan dauden zirkunferentzien luzeerak neurtu zituzten ikasleek tresna ezberdinak erabiliz. Zirkunferentzia horien diametroen neurria hartuta,  π-ren balioa kalkulatzen ibili ziren eta sortutako erroreak aztertzen.
 
Jarduera hau, zirkunferentzien perimetroa kalkulatzeko erabilitako formula eta π zenbakia hobeto ulertzeko planteatu zen eta helburua bete genuen.
 
 

MUSIKA DBH1

Aurreko astean 1.DBH mailako ikasleek Richard Strauss konposatzaile alemaniarraren “Heroiaren Bizitza” poema sinfonikoaren inguruko mural artistikoa sortu zuten. Jarduera honetan pieza musikala entzun bitartean, paperean jaso behar izan zuten musikak istorioaren hariari buruz transmititzen ziena.

Muralak Aretoan daude ikusgai.

 

  

 


ZUHAITZAK LANDATZEN (DBH1)

Joan den astelehenean,apirilaren 15ean,DBH 1.mailako ikasleak zuhaitz bat landatzera joan ziren Oka errekaren inguruko ibarbasoa areagotzeko asmoz.

 


 

IKASBIDAIA . PIRINEOAK - CALAFEL- BARTZELONA

DBH4ko ikasleak eta eskolako 4 irakasle, martxoaren 18tik  22ra ikasbidaiara joan ziren. 

Pirineoetan ekintza desberdinak burutu zituzten: Kayak, piraguak, Paintball,...

Bartzelona ere bisitatu zuten.

 

  
 

 

Azken egunean eta ikasbidaia ondo bukatzeko PortAventuran eman zuten eguna.


 

IKASBIDAIARAKO ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUAK:

Irabazleak deitu telefono honetara apirilaren 23 aurretik: 944 28 79 76


KORRIKA 2024

Korrika, martxoaren 22an pasatu zen Berriztik. Ongi etorria emateko, goizean Berriz BHIk korrika txikian parte hartu zuen beste eskolekin batera,  Learreta Markina HLHI eta Umerri.

Korrika arratsaldeko 19:30 aldera pasatu zen Berriztik. Eskolako ikasle bat eta guraso elkarteko kide baten artean eraman zuten lekukoa.

Ikasle, irakasle eta gurasoak ere bertaratu ziren korrika egitera. Eskerrik asko parte hartu zenuten denoi!!!

 


DBH 3 OSPITALA. MATEMATIKA - BIOLOGIA/GEOLOGIA IKASGAIAK

Joan den martxoaren 20an, DBHko 3. mailako ikasleek Matematika eta Biologia-Geologia irakasgaien proiektu bateratuan parte hartu zuten. Proiektu honen lehen zatian Biologia-Geologian ikasitako edukiak praktikan jarri zituzten eta ikastetxean ospitale bat sortu zuten. Horretarako, DBHko 1. eta 2. mailakoek zein irakasleek parte hartu zuten paziente gisa eta hainbat froga egin zizkieten.

Proiektuaren bigarren zatian, ospitaletik jasotako datuak aztertu eta interpretatuko dira, matematikako irakasgaian.

Behean ikusi al duzue bideo bat:

 


JOSEBA SARRIONANDIAREN BISITA (DBH3 eta DBH4)

Martxoaren 11, 3. eta 4.mailako ikasleek, Joseba Sarrionandiaren bisita izan zuten. 

 


EGUEN ZURI OSPATZEN (DBH1)

DBH1-eko ikaslean eguen zuri ospatu zuten otsailak 8an. Berrizko auzoetan zehar ibili ziren kantu kantari.


 

BIOLOGIA DBH3 MAILA

Ebaluazio honetan, 3.DBHko ikasleak, Biologia eta Geologiako irakasgaian, nutrizio-funtzioarekin erlazionatutako aparatu desberdinen (digestio-aparatua, arnas-aparatua, zirkulazio-aparatua, iraitz-aparatua, linfa-sistema) inguruko ikerketa bat egin dute. Ikerketa horretan, aparatu hauen anatomia eta funtzionamendua aztertu dute. Horretarako, aparatu hauen maketa desberdinak sortu dituzte, gero beraien aurkezpenak egin ahal izateko. Honetaz gain, txerri baten bihotzaren disekzioaren praktika burutu dute. Dibertigarria izanda, ikasitakoa praktikara eramatea!

      

 

   

 

     


ONGIZATE FISKO ETA EMOZIONALA(DBH3): IBON OREGIREN BISITA

Otsailak 6an,3 DBHko ikasleak, Ibon Oregi kirolariaren hitzalduan egon ginen. Bertan, Ibonek bere esperientzia kontatu zigun; nola istripu baten ondorioz hanka bat galdu zuen, eta horrek bere bizitza nola aldatu zuen. Horrelako egoeratan positibotasuna nola mantendu azaldu zigun.

Bere bizitza barri horretan surf egokitua praktikatzen hasi zan, munduko txapelduna izatera iritzi arte. Kirol horri buruzko hainbat informazio ere eskaini zizkigun.

Oso hitzaldi interesgarria izan zen. ESKERRIK ASKO IBON!!!


INAUTERIAK 2024.


MATRIKULAZIO EPEAK

  Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:

  •    On-line: 2024ko otsailaren 7tik 23ra.
  •    Aukeratutako lehenengo ikastetxean: idazkaritza ordutegian, 2024ko otsailaren 7tik 23ra.

  Informazio gehiago nahi izanez gero egin KLIK beheko irudian.

GABONETAKO JAIALDIA


ASTITZERA IRTEERA (DBH1)

 

 

AITOR ELORDI BISITAN